EU | ES
Gobierno Vasco

Aurkezpena

SarreraArratia Institutua, izen bera duen eskualdean sustraitutako irakaskuntza gunea da. Ikasketak euskeraz egiten dira, D ereduan, eta DBH eta Batxilergoa ikasketak egiteko aukera dago.

Ikasturte honetan 462 ikasle daude matrikulatuta, eta behean zehazten diren taldeak daude.

Euskara sustatzea eta ahozko erabilera normalizatuena lortzea dira bertako helburuak, gure kulturan aitzindariak izateko konpromisoa hartuz.

Eleaniztasuna ere jomuga dugu: euskara, gaztelania eta ingelesa ikasi eta erabiliko dira, horretarako informazio eta komunikazio teknologia berriak erabiliz.

Era berean helmuga nagusiena pertsonaren hezkuntza integrala denez gero, giza balioetan hezi eta elkarrekin bizitzen ikasteaz gain bereziki landu eta garatuko da aniztasuna, desberdin denaren tratamendu integratzaile eta arduratsuena burutuz. Betiere, horretarako beharrezko den hezkuntza erkidegoko ikasle - irakasle - gurasoen arteko katea sendoago eginez.

Eta nola ez, gure sustraiak lurrean, inguruan, ditugunez naturari zor zaion begirunea izaten irakatsiko da iraunkortasunaren hezkuntzaren bidez.

 

2014-2015 ikasturtean hauek dira gure ikastetxean ditugun taldeak.

DBH (16 talde)

  • DBH-ko 1. maila: 4 talde.
  • DBH-ko 2. maila: 4 talde.
  • DBH-ko 3. maila: 3 talde eta Curriculum Aniztasuneko talde bat.
  • DBH-ko 4. maila: 3 talde eta Curriculum Aniztasuneko talde bat.

 

Batxilergoa (4 talde)

1. maila: 

  • Zientziak eta Teknologiak. Talde 1.
  • Giza eta Gizarte Zientziak. Talde 1.

2. maila:

  • Zientziak eta Teknologiak. Talde 1.
  • Giza eta Gizarte Zientziak. Talde 1.
© Arratia BHI
Telefonoa: 946736237 | Fax: 946736237 | 014456aa@hezkuntza.net