Irakaskuntza Eleanitzerako Proiektua

LiburuakHezkuntza-sistemak bere egin behar ditu gaurkoa bezala irekiagoa den gizarte batean sortutako komunikaziorako eta trukerako premiak, eta horiei aurre egin behar die. Ikaslearen prestakuntza Europaren dimentsioaren ikuspegitik egiten bada, horrek berak justifikatzen du, berez, atzerriko hizkuntza curriculumean barne hartzea.

Jakin badakigunez, hizkuntzak gizarte-testuinguru jakin batean ikasten dira, gainerako pertsonekin elkarreraginean eta hizkuntza hori ikasteko egoera egokiak sortzen direnean, batez ere, hizkuntza horiek erabiltzeko aukerak sortzen direnean. Eskolako esparruari begira, komunikazioko egoera anitz horiek irakasteko eta ikasteko egoeretan sortzen dira batez ere. Izan ere, egoera horietan, ikaskuntzaren xede ez ezik, ezagutza helarazteko bitarteko ere bihurtzen dira iraka-hizkuntzak. Arrazoi hori dela eta, hezkuntza-sistemaren baitan, dena delako hizkuntza beste ezagutza batzuez jabetzeko erabiltzea izango da hizkuntza baten ezagutza hobetzeko modurik onena.

Planteamendu hori praktikara eramatea da deialdi honen helburua, irakaskuntza eleanitzeko proiektu hauei heltzearen edo lehengoekin jarraitzearen bidez.

(Proiekturako deialdi batetik ateratako testua)