Ikasketa kooperatiboa

Ikasleak laneanIkasketa kooperatiboko proiektua oinarrizko konpetentziak, aniztasunaren trataera eta eskola inklusiboa uztartzeko asmoarekin sortu da.

Helburu didaktikoak lortzeko, talde txikietan lan eginez guztion partaidetza ziurtatu nahi dugu, taldeko kide guztiek ekintzan parte hartuz eta lana kudeatuz.

Bakarkako lanetik taldeko lanerako ibilbidea eginez, honako helburu hauek betetzea da gure asmoa:

- Ikasleen arteko interakzioa ahalik eta gehien aprobetxatzea.
- Taldekide guztiek curriculumeko edukiak ikastea, bakoitzaren indargune guztiak azaleratuz.
- Taldean lan egiten ikastea.
- Elkartasuna indartzea.
- Ezberdinen arteko errespetoa garatzea.
- Elkar laguntzen ikastea.

 

ERROR (no puede mostrarse el objeto)