Hizkuntzaren Normalkuntzarako Proiektua (HNP)

2012-13 ikasturteko euskeraren eguneanArratia Harana eskualde euskalduntzat jotzen den arren, hau da, Bizkaiko eta Euskal Herriko beste herrialde batzuekin konparatuz gero euskara dakitenen kopurua handia den arren, erabiltzeko orduan gaztelania nagusitu egiten da. Desoreka honi laguntzera dator Hizkuntz Normalkuntza Plana. 1996-97 ikasturtetik hasita ari da ARRATIA BHI Hizkuntz Normalkuntza Planean sartuta.

Normalkuntza Planak eskola-mundu osoari begira antolatuta dago, ez ikasleentzat bakarrik. Ikastetxeko helduen mundua ere hor dago: klaustroak, mintegiak, irakasleen arteko harremanak eta gurasoekikoak, material erabilgarriak (sortu, zabaldu eta erabili)… Ikastetxea gizartearen parte den aldetik, herriko erakundeekin ere euskarazko harreman normalizatua beharko luke eta horri begira dagokion eragina sortu beharko genuke.

Erabileraren eta harreman esparruen erronka hauei modu eraginkorrean aurre egiteko ikastetxe mailako planteamenduak egin behar dira, hau da, Plan Osatu bat eratu.  Hizkuntz Normalkuntza Programak (HNP) bilatuko du arlo bakoitzean gaur egungo egoeratik abiatuz, hurrengo urteetarako norabide eta helburu baliogarriak finkatzea, baita ere, adostea eta gauzatzeko neurriak zein baliabideak jartzea. Horregatik, ezinbestekoa da ikastetxe osoa inplikatzea: irakasleria, klaustroa, irakasle ez diren langileak, gurasoak… Funtzionamenduaren eraginkortasunari begira, talde desberdinak ordezkatu eta koordinatzeko Batzorde bat antolatu da,  Zuzendaritzako partaide eta Hizkuntz Normalkuntzako Teknikariekin batera.

Oinarri nagusiak

  • Normalkuntza arloko proiektuen oinarria ikastetxean bertan dago: horretarako, Batzordeak ikasleekin, langileekin eta gurasoekin koordinatuta lan egingo du.
  • Ikastetxetik kanpo ere honakoak burutuko ditu:

a) Formazioa elkarlanean antolatu, konpartitu eta burutuko da Berritzegunearen koordinazioaren pean.

b) Inguruneko erakundeekin harremanak sustatu behar dira. Adibidez, Arratiako udal guztiekin, eskolekin eta gainontzeko erakundeekin.

HNP-tik egin eta egiten diren lanak