Hizkuntza Indartzeko Proiektua (HIP)

Ikasle guztien kultura, hizkuntza, esperientziak, ezaugarriak, interesak eta hizkuntza beharrak aintzat hartuko dituen hezkuntza eskaini nahi dugu denon eskubideak errespetatuz eta indartuz.

Helburuak

  • Euskal Herrira iritsi berriak diren ikasleak gure ikastetxean eta gizartean lehenbailehen eta ahalik eta baldintza onenetan molda daitezen laguntzea.
  • Ikasle horiei berariazko laguntza eskaintzea: hizkuntza eta komunikazio gaitasunak euskaraz eskuratzeko irakaskuntza/ikaskuntza prozesuan curriculumak egokituz.