Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Proiektua (HBSP)

Gure ikastetxean gaur egungo gizartean islatzen den bezala, neska mutilen aniztasuna gero eta nabariagoa da, eta azken urteetan aldaketa handia sumatu dugu DBHko ikaslearen profilean.

Argi ikusten dugu zerbait moldatu beharrean gaudela, gizartea moldatzen doan neurrian guk ere irakasteko eta ikasten laguntzeko moduak eta bideak egokitu behar ditugula ikasle guztien baldintzak, ezagutzak, adina, etab. kontuan hartuta.

Horregatik Eskola inklusiboa hartu nahi dugu eredutzat. Guztiontzako eskola bat, non irakasleek, ikasleek eta familiak parte hartzen duten eta elkarrekin hezkuntza komunitate bat osatzen duten.

Proiektuaren planteamendua

  • Ahalik eta irakasle gutxien sartzen da taldean ikasleen jarraipen zuzena egin ahal izateko.
  • Tutoreak eta kotutoreak hainbat arlo emango dituzte ikastaldean, horrek ikasleak hobeto ezagutzea ahalbidetzen du banakako tutoretza erraztuz.
  • Hainbat saiotan 2 irakasle/gelan arituko dira, lan dinamika desberdinak erabiliz.