Helburuak

  • Euskararen ahozko erabilera sustatzea.
  • Eleaniztasuna bultzatzea: euskara, gaztelania eta ingelesa.
  • Aniztasunari erantzutea.
  • Informazio eta Komunikazio Teknologiak bultzatzea irakasleria eta ikasleriaren formazioa hobetzeko asmoz.
  • Iraunkortasunerako hezkuntzan sakontzea.
  • Liburutegia antolatzen jarraitzea.
  • Gurasoekiko harremanak indartzea.
  • Institutuko segurtasuna eta prebentzioa lantzea.
  • Institutuko eguneroko funtzionamendua ziurtatzea: eskolako zein eskola kanpoko ekintzak, baliabide materialak zein giza baliabideak,...
  • Beste ikastetxe eta instituzioekin harremanetan egotea ( Arratia bailarako beste ikastetxeekin, berritzegunearekin, Hezkuntzako Ordezkaritzarekin,...)
  • Institutuaren kudeaketa ekonomikoa bermatzea.

Proiektuak

Helburu horiek lortzeko proiektu hauek indartuko dira:

  • Hezkuntza Berariaz Esku Hartzeko Proiektua (HBEP)
  • Hizkuntza Indartzeko Proiektua (HIP)
  • Curriculum Aniztasuneko Taldeak
  • Hizkuntzaren Normalkuntzarako Proiektua (HNP)
  • Irakaskuntza eleanitzerako proiektua
  • IKT Ikastetxe Eredua garatzeko Proiektua
  • Arbela Digitala
  • Ikabil
  • Arrana aldizkaria