Jarraitu twitter-en Facebook-en jarraitu Google+en jarraitu Jarraitu twitter-en

jarrai gaitzazu sare sozialetan

HEMEN KLIKATU

ARRATIAKO NESKAK KIROLEAN

ARRANA ALDIZKARIA

SARTU

ORIENTA PROGRAMA ZURE ESKU DAGO. Goiko estekan sartuz, Orienta programa erabili ahal izango dozu

Geure berbategie

Dagoeneko, Juantxu Rekaldek eta Ángel Larreak argitaratutako Arratia Inguruko Hiztegia sarean daukazue Mankomunitateko webgunean.

ARRATIA BHI - AURKEZPEN BIDEOA

 

GURE INSTITUTUAREN BIDEO ZORAGARRIA BAT DAUKAGU.  

KLIKATU HEMEN ETA EZAGUTU GAITZAZU

ASIER MARTINEZ DE LA PRIETARI SARI BEREZIA

Aurreko eguaztenean Ingenieritza Eskolan  "Maila Bakoitzeko Espediente Onenaren Sari Berezia" banatu ziren, IDOM ingenieritzak babestuta.
Ingenieritza Elektrikoko Graduako 1. kurtsoko espedienterik onena gure ikastetxeko ASIER MARTINEZ DE LA PRIETA ikasleak lortu dau.
ZORIONAK!!!

MAIDER AGUILERA IKASLE OHIA

Gizarte Hezkuntzako notarik hoberenari sari berezia emoten jako EHUn. Aurten Maider Aguilera gure ikastetxeko ikasle izandakoak lortu dau.
Argazkian saria jasotzen.

IKASLEEN GREBA DEIALDIA

Arratie Ixitu k geldialdirako deialdia egin du azaroaren 28rako. Geldialdia goizeko 08:15etik

16:00etara izango da eta ikasleak deituta daude eguerdiko 12:00etan Bilbon egingo den manifestazioan

parte hartzen.

 

Deialdiaren leloa: Indarra izan eta eman gure hezkuntzari.

Azaroaren 22an bozketa egin zen ikastetxean, emaitzak honako hauek izanik:

 

Geldialdira deitutako ikasleak 291

Boto eman duten ikasleak 279

Baiezko botoak 268

Ezezko botoak 2

Abstentzioak 2

Zuriz emandako botoak 0

Baliorik gabeko botoak 7

NAHIKOA DA

Azaroak 25ean, institutuan, hainbat ekintza burutu genituen, egun hau gogoratzeko: batxilergoko ikasleek hainbat abestien analisia egin zuten, DBH-ko ikasleekin. 4.mailako ikasleek dantza egin zuten. kartel lehiaketa ere izan genuen, eta Batxilergoko ikasleek kartel batzuk egin zituzten Izurrite honek uzten dituen ondorioak adierazteko.

NAHIKO DA!!

Hona hemen argazkiak eta bideo bat.

BIDEOA

ARGAZKIAK

KARTEL LEHIAKETA

BEKAK 2019-20

 

 2019-20 Ikasturterako beka ez-unibertsitarioak eskatzeko epea zabalik dago.  HEMEN dago lotura. Ikastetxetik ere pasatu ahal zarie. 

 

 

 

IKASLEAK ALDAKETA KLIMATIKOAREN KONTRA

 

Irailaren 27an, Institutuko ikasleek greba egin zuten, Aldaketa Klimatikoaren kontra protesta egiteko. Gure ikastetxean DBH-ko 3. eta 4. mailako ikasle batzuk 1. eta 2. mailetako ikasleekin jarduera batzuk egin zituzten, gai honen inguruan hausnarketa egiteko.

HEMEN KLIKATUZ argazkiak ikus ditzakezu.

ALEMANIATIK ARRATIARA

Hirugarren urtea izango da, Alemaniako Ulm herriarekin elkartruke bat egiten dugula. Aste honetan hemendik dabiz Alemaniarrak...

Gu Arratia BHI-ko ikasleak gara eta DBH3.mailan geundenean, elkartrukea egiteko aukera eman ziguten. Alemaniatik hamazortzi pertsonak baino ez zuten etorri nahi eta horrek baldintzatu egin gintuen. Orduan, hogeita hamabost pertsonatik, zozketa baten bitartez, hemeretzik izan genuen Alemaniara joateko aukera.

Ekainaren hogeita hiruan abiatu ginen Munichera, goizeko bostetan ikastetxetik irtenda. Eguna Munichen igaro ondoren, Ulmera joan ginen, bertan, gure elkartruke kideekin batzeko. Hurrengo egunean institutua ezagutu genuen. Bertan, ingelesa, alemana eta heziketa-fisikoko jardueretan parte hartu genuen.

Ondorengo egunetan, motxila hartuta, Mercedes Benz eta Zeppeling museoa, Konstantza lakua, Stuttgart eta Ulm hiriak bisitatu genituen.

Azkenengo eguna iritsi zen (uztailaren 2a) eta, bederatzi egun zoragarri pasa eta gero, pena handiz utzi genituen bertakoak.

Irailaren hamazortzian elkartrukeko kideekin elkartuko gara bederatzi egunetarako. Loiura joango gara beraien  bila eta Portugalete inguruak bisitatuko ditugu.

Hurrengo egunetan Mandoia mendira joan, surf egin, Bilbo, Guggenheim eta  Gaztelugatxe bisitatzeko ekintzetan parte hartuko dugu. Gure institutua eta bertako instalazioak ere ezagutuko dituzte.

Irailaren hogeita zazpian utziko gaituzte eta espero dugu haientzat zein guretzat esperientzia bikaina izatea!

ARGAZKIAK IKUSI

GREBA DEIALDIA

 

 

Greba deialdia: 2019ko irailaren 27an

 

Deialdiaren egilea: Arratia BHIko ikasle talde bat

 

Deialdiaren leloa: Klima aldaketari aurre egin.

  

Bozketaren emaitza hauxe izan da:

 

 

TALDEA

BOTO

KOPURUA

BAI

EZ

ABSTEN-

TZIOA 

NULOA

ZURIZ

EZ DIRA EGON

DBH 3

80

80

0

0

0

0

5

DBH 4

74

72

2

0

0

0

5

Batxi I

78

77

1

0

0

0

4

Batxi II

46

46

2

0

0

0

5

GUZTIRA

278

275

3

0

0

0

19

 

2019-20 IKASGELETAKO ZERRENDAK

Astelehenean (irailak 9) aurkezpena izango da, goizeko 11etan, eta asteartean klaseak hasiko dira. 

Hemen dituzue aurtengo zerrendak. Non zaude jakin nahi baduzu, HEMEN klikatu eta ikusiko dituzu.

OHARRA: datuen babes legearen arabera, ezin dira izen-abizen osoak argitara eman; horregatik izenaren lehen hizkia eta abizenen lehen 3 hizkiak baino ez dira agertzen.

Gogoratu: astelehenean elkar ikusiko dugu.

2019-20 KURTSO HASIERA

Oporretan gaude oraindik, baina kurtsoa laster hasiko da. Irailaren 9an elkar ikusiko dugu.

HEMEN klikatuz gero, informazio osoa izango duzu,

TELEFONO ZENBAKI BERRIA!

94 428 79 34

Hezkuntza Saila VoIP telefono sistema berria ezartzen hasi da ikastetxe publikoetan, eta guretik pasatu dira jada. Sistema berri honek dakarren barrikuntzetariko bat telefono zenbakia aldatu behar izatea da.

Hemen daukazue hemendik aurrera gure ikastetxeko telefono zenbakia izango dena:

94 428 79 34

  94 428 79 34

gela birtuala

 

GmailGoogle Drive Google Sites Google CalendarGoogle Classroom Moodle

 

IRUDI GELARA JO

ESPARRU HONETAN IKASTETXEAN ZEIN IKASTETXETIK KANPO EGINDAKO BIDEO ETA ARGAZKI BILDUMA EZBERDINAK IKUS DITZAKEZU.

Tranbia Txiki Guraso Elkartea

Uneko Gunearen Egutegiak

Arrana aldizkarietako artxibategia

Arrana aldizkari digitalizatuen artxibategia eskuragai. 1991-etik 2014-ra arteko aleak.